Gorbeialdeko Ekiola energia-komunitate bat da, irabazi asmorik gabeko kooperatiba gisa egituratua eta haren helburu nagusia kooperatibako bazkideen kontsumora bideratutako zero kilometroko energia berriztagarria sortzea duena.
Gaur-gaurkoz, instalazio fotovoltaiko bat du Etxabarri-Ibiñanko lursail batean. Jarritako panelak, 0.99 MWh sortuko ditu; 400-500 familiaren beharrak asetzeko beste.
Kooperatibako bazkide diren herritarrek, kapital ekarpen baten truke, euren etxeetako argindar kontsumoaren %100 estaltzeko adina energia sortuko dute Etxabarri-Ibiñako parke fotovoltaikoan.