Ohiko galderak
Ondoren, energia-ekimen horren inguruan sor daitezkeen zalantza gehienen erantzuna aurki dezakezu.
Ohiko galderak
Gorbeialdea Ekiola eguzki-panelen 0.99MWko instalakuntza bat eraiki du Etxabarri-Ibiñako lursail batean
Kooperatibako bazkide egiten diren herritarrek instalazio horren jabetzaren zati bat eskuratuko dute, kapital ekarpen baten truke. Partaidetza horrekin beraien etxeetako argindar kontsumoaren %100 estaltzeko adina energia sortuko dute.
Haren kontsumo-puntua Gorbeialdeko Kuadrilan herriren baten duen edozein herritarrek parte har dezake.
Egin beharreko kapital ekarpena ezberdina da bakoitzaren argindar kontsumoaren arabera.
Hona hemen erreferentziazko zifra batzuk:
1.200 kWh kontsumoa urtean = 720 €
1.600 kWh kontsumoa urtean = 960 €
2.000 kWh kontsumoa urtean = 1.200 €
2.200 kWh kontsumoa urtean = 1.320 €
Erreferentziazko zifrak aipaturikoak badira ere, egin beharreko kapital ekarpen zehatza jakiteko, bete honako formulario hau.
Sortzen den energiak 45,47 €/MWh-ko prezioa (0,04547 €/KWh) izango du, instalazio fotovoltaikoa zure uneko kontsumoa estaltzeko nahikoa energia sortzen ari den momentuetan (merkatuko bataz besteko prezio historikoa eta gaur egungo prezioa baino nabarmen baxuagoa da kopurua). Prezio hori da Gorbeialdeko Ekiolari energia hori ekoiztea kostatzen zaiona.
Instalazio fotovoltaikoa behar duzuna baino energia gehiago ekoizten ari denean, soberakina merkatura saldu eta salmentarengatik konpentsazio bat jasoko duzu. Gutxiago ekoizten ari denean, edo sortzen ez denean, adibidez gauez, falta dena merkatutik erosiko da, argindarrak momentu horretan merkatuan duen prezioan. Hori guztiori Gorbeialdeko Ekiola kudeatuko du eta informazio guztia merkaturatzaileak bidaliko dizun fakturan azalduko zaizu.
Instalazio fotovoltaikoak sortzen duen energia sarera isurtzen da, eta bazkideak saretik kontsumitzen du, orain arte bezala. Hori horrela, etxeetan ez da inolako instalaziorik egin behar. Merkaturatzaileak hilero igorriko dizun fakturaren bitartez lotzen dira instalazio fotovoltaikoaren sorkuntza eta zure etxeko kontsumoa.
1. Bazkidea bere energiaren jabe izango da, eta KM0 energia berriztagarria kontsumituko du
2. Bazkideak argindar fakturan aurreztuko du hilero, momentuko prezioaren arabera
3. Bazkideak kooperatibaren erabakietan parte hartuko du
Ez. Bazkideek, ENARGI ARABAk eta GOBEIALDEKO EKIOLA kooperatibak ez dute onura ekonomikorik izango. Izan ere, GORBEIALDEKO EKIOLA kooperatiba soziala izanik, etekin ekonomikoak sortuko balira (adibidez, kontsumitu duena baino energia gehiago sortu duelako), tokiko proiektu sozialetara bideratu beharko luke (koadrilako proiektu sozialak, GORBEIALDEKO EKIOLAren etorkizuneko ekimenak...). Kooperatibako bazkideek hartuko dituzte erabaki horiek..
Ez. Bazkide egiteko hasierako kopurua ordainduta, hileroko fakturaz gain ez dute bestelako ordainketarik egingo.
ENARGI ARABA, SAU enpresaz gain, Ekiola enpresa sustatzaileak ere parte hartzen du proiektuan. Mondragon Taldeko Krean kooperatibak eta EEEk (Energiaren Euskal Erakundea, Eusko Jaurlaritza) osatzen dute Ekiola.
Bazkideak aukera du edozein momentutan baja emateko. Hasieran egindako inbertsioa itzuliko litzaioke, betiere Egutera kooperatibaren estatutuek ezartzen duten modu eta epeetan.