Gorbeialdeko Ekiolako Instalazioa martxan jarriko da.
Datorren ekainaren 28rako Ekiola Gorbeialdeko lantegia jada energizatuta dagoela aurreikusi da.
Horrek esan nahi du martxan egongo dela, eguzki-energia sortuz eta sarera isuriz.
Lehenengo 60 egunetan, test-fasean egongo da ofizialki, eta, oraingoz, ezin izango da bazkideen kontsumoa gure lantegira konektatu. Aldi horretan, plantaren metrika eta errendimendu guztiak probatu eta baliozkotuko dira, eta, gainditu ondoren, martxan egongo da gutxienez hurrengo 20 urtetarako.
